Ekitaldia · igandea, 2026ko azaroaren 22a

Ekitaldi hau amaitu da: orri honetako informazioa egun horretarako zen.

Donostiako Zurich Maratoia 2026, garraio publikoan

Nola iritsi irteerara, non ikusi lasterketa eta zein autobus aldatzen diren igandean. Zure herritik edo auzotik zein tren edo autobus hartu jakiteko, galdetu Norari WhatsAppen: euskaraz, ahotsez ere bai.

Korrikalariak: irteerara nola iritsi

  • Irteera Hernani kalean dago: 10K-a 8:15ean ateratzen da eta maratoia 9:00etan (irteera-kutxak 7:50ean eta 8:35ean irekitzen dira). Helmuga Bulebarrean dago. Arropazaindegia Kursaalen, 7:00etatik 14:30era. Igandean ez da dortsalik ematen.
  • Trenez: Euskotreneko E1 (Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Zumaia, Zarautz, Orio eta Usurbil) eta E2 (Hendaia, Irun, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Herrera eta Intxaurrondo, eta Lasarte-Oriarekin lotura) Erdialdea / Kontxa edo Amara / Easo geltokietaraino. Renfe Aldiriak, Donostiako geltokiraino.
  • Dbus doakoa da guztientzat 7:30etik 12:30era, eta korrikalarientzat, dortsala erakutsita, 14:30era arte (38 linea eta TB6 eta TB7 taxibusak izan ezik).
  • Autoz, antolakuntzak 8:00ak baino lehen aparkatzea gomendatzen du: Illunben doan, eta handik doako lantzadera irteera gunera 7:15etik 8:00etara. Loiolako aldirietako aparkalekua ere badago.

Ikusleak

Helmuga Bulebarrean dago. 8:00etatik 14:00etara hirigunea itxita dago trafikorako: hobe trenez edo oinez.

Aldatzen diren autobusak

  • Dbuseko gautxoriak, larunbatetik igandera bitarteko gauean: 24:00etatik aurrera ez dira Bulebarrean gelditzen. B1, B3 eta B8 Legazpi kalean gelditzen dira; B2, B9, B6 eta B10 Gipuzkoa plazan; B4 Okendo 11n.
  • Dbus igandean, 7:30etik 14:00ak arte gutxi gorabehera: linea gehienak ez dira hirigunera sartzen. 8, 13, 14 eta 29 Pinudi-Mirakruzen amaitzen dira; 5, 9, 25, 26, 28 eta 42 Santa Katalina zubian; 18 eta 19 Marianistetan. 21 linea ez dabil 14:00ak arte, eta 31 linea 14:30ak arte. Igeldon lantzadera dago Antiguarekin, 30 minuturo, eta beste lantzadera batek Errotaburu eta Antiguo lotzen ditu.
  • Lurraldebus, Hernani, Andoain, Lasarte eta Tolosako lineak (TBH), 7:55etik 14:05era: BU03, BU07, BU08, BU12 eta BU13 Renfe geltokian amaitzen dira; BU05 Errotaburun eta BU11 La Cumbren.
  • Ekialdebus (Irun, Hondarribia, Oiartzun, Errenteria eta Pasaia), 8:00etatik 14:00etara: OR01, OR02, OR03, OR05 eta BI03 Mirakruz 26n (Gros) amaitzen dira, eta OR04 eta BI02 Renfe geltokian. Ospitaleetakoak (OR07, OR09 eta OR15) ez dira Anoetan, Illunben ezta Donostia Ospitalearen geralekuan gelditzen: Onkologikoan jaitsi behar da. OR10 eta BI07 Zarautz etorbidea 122n bakarrik gelditzen dira.
  • Kostaldeko eta Goierriko lineak, goizean: UK01 (Azkoitia), UK09 (Zumaia) eta GO07 (Tolosa) Donostiako autobus geltokian bakarrik gelditzen dira, eta UK11 Onkologikoan amaitzen da.
  • Trenek (Euskotren eta Renfe) ez dute mozketen eraginik: ahal bada, hobe trenez.

Etxera itzultzeko

Euskotren Erdialdea / Kontxa edo Amara / Easo geltokietatik, eta Renfe Donostiako geltokitik. Galdetu Norari zure herrira zein den hurrengoa.

Galdetu Norari zure herritik edo auzotik