Ekitaldia · igandea, 2026ko azaroaren 8a

Behobia–Donostia 2026, garraio publikoan

Nola iritsi irteerara, ikusleek nora joan eta zein autobus ez dabiltzan igandean. Zure herritik zein tren hartu jakiteko, galdetu Norari WhatsAppen: euskaraz, ahotsez ere bai.

Korrikalariak: irteerara nola iritsi

  • Trenez eta gero lantzadera: Euskotren Ficoba-Irun geltokiraino edo Renfe Aldiriak Irunera (Kolon pasealekua). Bi geltokietatik antolakuntzaren lantzaderak ateratzen dira.
  • Lantzadera hartzeko dortsala eta paperezko tren-txartela behar dira (Mugik ez du balio). Antolakuntzak 2 euroko tren + lantzadera txartel berezia saltzen du korrikalarientzat: Pío Baroja kiroldegian larunbatera arte, Kursaalen ostiralean eta larunbatean, eta igandean Euskotrenen Amara eta Anoeta geltokietan (ilarekin).
  • Euskotren: E2 linea 10-15 minuturo Amara eta Hendaia artean; Zumaiatik bi tren zuzen Ficobaraino, 7:42an eta 8:42an.
  • Renfeko C1 linean bizi direnek (Brinkola, Zumarraga, Beasain, Tolosa, Andoain, Hernani, Donostia, Pasaia, Errenteria) trena aldatu gabe iritsiko dira Irunera.
  • Oinez: 2,1 km Ficobatik eta 2,5 km Renfe Irunetik.
  • Lurraldebusen autobus bereziak: Pasai San Pedrotik eta Pasai Donibanetik 8:00etan, Errenteriatik 8:10ean (Mugirekin; gabe, 2,75 €).
  • Iparraldetik, Txik Txaken autobusak Behobiara: Hendaiatik (Grande Plage) 8:00, 8:45, 9:35 eta 10:25ean; Baionatik eta Donibane Lohizunetik, 3. linea eta gero 4.a (1,20 €).

Non dago irteera

Irteera (0 km) Juan Thalamas Labandibar kalean dago, Azkenportun (Irun), Bidasoaren ondoko zuzenean, Konpantzia uhartearen parean. Talde bakoitza bere pankartaren atzean jartzen da, ekialderantz, Behobia auzoko nazioarteko zubiaren biribilguneraino; han uzten dute lantzaderek. Ez da Santiago zubia (hori Ficobaren ondoan dago). Konsigna ZAISA IIIn dago (N-121-A).

Laguntzaileak eta ikusleak

Antolakuntzak eskatzen du laguntzaileak ez joateko irteerara. Lasterketa ibilbidean edo helmugan ikus daiteke, Donostiako Boulevard zumardian. Joateko, Topoa Amararaino edo Renfe Donostiaraino.

Igandean aldatzen diren autobusak

  • Irunbus: L1 eta L2 ez dabiltza 7:30etik 13:00ak arte gutxi gorabehera, eta L1ek ez du Behobiara iristen 14:00ak arte. L3k (Arbes–Artia) eta L4k (Arbes–Olaberria) ibilbide laburra egiten dute 30 minuturo.
  • Lurraldebus (Ekialdebus): geltoki asko kenduta Irunen, Oiartzunen, Errenteria, Pasaian eta Donostian, gutxi gorabehera 8:00etatik 15:30era. Donostian, OR lineak Mirakruzen edo Renfe geltokian amaitzen dira. Ahal bada, trena hobe: ez du mozketen menpe.
  • Lurraldebus (TBH, Andoain eta Hernaniko lineak): 5:05etik 17:05era ez dira Donostiako Okendo kalean gelditzen; BU05a Zubieta plazan hasi eta amaitzen da, BU11 Urbieta 38an, eta BU12 eta BU13 Urbieta 28an.
  • Dbus (Donostia), 7:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera: erdigunean amaitzen diren lineak ez dira Boulevardera ezta Gipuzkoa plazara ere iristen; linearen arabera, Okendo kalean, Urbietan, Etxaide kalean edo Askatasunaren hiribidea 3an amaitzen dira. 9:40etatik 14:30era, lasterketa igarotzean, ez dago autobusik Mirakruz gainean, Ulian, Jesuitetan eta Mariaren Bihotzan, ezta Buenavistan eta Molinaon ere, eta 37a ez da Rodilera sartzen 15:00ak arte. Amaitzean, doako autobusak korrikalarientzat Anoetara, Askatasunaren hiribidea 14tik.

Helmugatik itzultzeko

Euskotren Amara-Donostiatik edo Renfe Donostiako geltokitik. Galdetu Norari zure herrira zein den hurrengoa.

Galdetu Norari zure herritik